XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esplikazioren bat eduki behar du desegokitzapen honek, zein ez dakidan arren.

Ez ote informazio gutxi duela jendeak, informazio-iturririk ez dagoelako egon?.

Ez ote euskal liburuak, azken batean, ez bakarrik gizarte-presentzia urria, baizik eta pisu espezifiko urria duelako kulturgintzan?.

Ez ote liburugintzaren zati handi bat irakaskuntzarakoa delako?.

Ez ote da izango honelakoetan erabili ohi den balioztapen-erizpidea literatura soila delako eta ez produkzio osoa?.

Nahi den modura esplikaturik ere, inpresio zabaldu hori ezin da analisitik bazter utzi; bere horretan aintzat hartzeko datua da, zalantzarik gabe.

1.2. Idazle zaharrak eta berriak

Ez dakit azken urteotan baino gehiago ala gutxiago, baina aurtengo liburugileen artean ere bada lehen aldiz liburua kaleratzen duen idazlerik.

Eta, batez ere, bada zorionez idazle gazterik, aurreko urteetan bezala.

Aurten ere, idazleen batezbesteko adina gaztea da.

Gertakari hau, idazleen gaztetasuna, ona eta txarra da.

Ona da, positiboa, katea ez dela eten erakusten duelako, erreleborik badagoela, duela bospasei urte ikusten ez zena.

Bistan da idazle hasi-berri guztiek ez dutela idazkintzan beti jarraituko, baina bati baino gehiagori modu onak ikusten zaizkio, bokazioa ere bai, eta bada, beraz, esperantzarik.

Denboraldi bateko idazle asko ezagutu dugu, egia esan; alegia, ikasle-garaian edo bere bizitzako aldi batean idatzi duena eta gero utzi, bokazio-faltaz edo ingurunerik ezagatik.

Ingurune kulturalak eta editorialak gaur egun idazkintzari ekiteko garantia hoberik eskaintzen du, garai batean baino.

Idazleen adinaren batezbesteko baxu hori, aldi berean, seinale txarra ere bada.

Helduagoen ausentzia adierazten du horrek, gutxienez hori.

Aurtengo produkzioan ere zorioneko belaunaldi erretiratu horren hutsunea nabari da, zaharrago batzuk plazaratu diren bitartean (horien artean Jon Etxaide bat).

Belaunaldi horrek ez du espero (eta behar) zena eskaintzen, salatu ohi dute gazteagoek.

Zergatik ote? Agian, jatorburuan dago esplikazioa, bokazioan.

Idazle izeneko multzo hori ez da agian idazle sentitzen.

Gutxi batzuek jarraitzen dute idazten, idazle bokaziodunek, eta beste askok bestelako kultur lanetara jo dute, hizkuntz lanetara bereziki.